Ahaztutako jenioa gogoratzeko ikuskizuna

Imanol Beloki Unamuno 2022ko ots. 4a, 18:52

Paños, Ramper antzezten. Argazkia: CHUCHI GUERRA

Ramper, vida y muerte de un payaso izeneko ikuskizuna izango da domekan, 19:00etan, Zaldibar antzokian. Ramper XX. mende hasierako artistarik onena izan zen. akrobata, musikari, parodiagile eta umoregile paregabea.

Ramon Alvarez Escuderok gorpuzten zuen Ramper pailazoa, eta 1920ko hamarkadatik 1950era Espainiako artista ezaguna izan zen. Garai hartan gehien kobratzen zuen artista zen, eta, hain zen ezaguna, bere aurpegiarekin jostailuak zeuden, anis botilak eta marrazki bizidunak.

Eskoriatzan ikusi ahal izango den antzezlana Ramper pailazoari eginiko omenaldia da, eta bere pertsona eta pertsonaia birpiztu egin dute Imanol Ituño mago bilbotarrak, Ramper, vida y muerte de un payaso antzezlanaren zuzendari eta gidoilariak, eta oholtza gainean arituko den Juan Paños aktore madrildarrak. Sarrerak salgai daude, bost eurotan, Manuel Muñoz kiroldegian eta bibe.me webgunean.

Ramperren bizitza eta heriotza

Gaztelaniazko ikuskizuna helduei dago zuzenduta eta arratsaldeko zazpietan izango da. Antzerkiak gerra zibilean egon zen Ramper pailazoaren bizitza eta heriotza kontatzen du, eta obra honek pailazoa ekartzen du gogora, garaiko artistarik famatuenetakoa izan zena baina gaur egun gutxik gogoratzen dutena.

Anaia, Donostian entseatzen hila

Ramon eta Perico anaien batasun artistikotik dator Ramper izena. Elkarrekin ikuskizun akrobatikoak egiten zituzten eta arra-kasta handia izan zuten. 1920an Donostian debutatu berri, Kontxako hondartzan akrobaziak egiten ari zirela, Perikok salto txar bat egin eta bizkarrezurra hautsi zuen. Bi egun geroago, hil egin zen, eta Ramon erabat babesik gabe geratu zen. Hori horrela, anaiaren galerak eragindako tristurak ikuskizuna bertan behera uztea pentsarazi zion, baina aurrera egitea erabaki zuen. Hala ere, ordutik aurrera ez zen inorekin elkartu, banakako artista gisa jardun zuen, eta akrobata beharrean pailazoa izan zen. Gerra zibilaren ondoren, Remperrek antzez-ten jarraitu zuen, eta, pailazoak bere barietate konpainia sortzea erabaki arren, ez zuen funtzio-natu. 1952an hil zen, Sevillan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak