Herritarren %40k euskara dute harreman-hizkuntza Udalean

Imanol Beloki Unamuno 2022ko urt. 27a, 15:52
Eskoriatzako udaletxeko harrera.

Eskoriatzako Udalaren jakinarazpenak zein hizkuntzatan jaso nahi dituzten mezua bidali diete 18 urteko eskoriatzarrei.

Herritarrek eskubidea dute udalekin dituzten harremanetan zer hizkuntza ofizialetan aritu nahi duten aukeratzeko, eta udalek herritarrak aukeratutako hizkuntzan artatu beharko dituzte. Hori horrela, Eskoriatzako Udalak hizkuntza errolda sortu zuen 2016ko udaberrian, eta herritarrei Udalarekin harremanak euskaraz ala ele bitan izan nahi dituzten galdetu zitzaien orduan. Harrezkero, urtero, otsailean, aurreko urtean hemezortzi urte bete dituzten gazteei hizkuntza hautua egiteko eskutitza bidaltzen die Eskoriatzako Udalak.

"Hemezortzi urte bete berri dituzten gazte ia guztiek euskara hutsezko hezkuntza jaso dutela kontuan izanik, logikoena horiekin harremana euskara hutsean izatea da, eta hori da Eskoriatzako Udaletik proposatzen dieguna". Baina hautua pertsonala denez, aukera egiteko bi bide eskaintzen zaizkie: Eskoriatzako udal webgunean online dagoen formularioa bete daiteke, edo, bestela, etxean jaso duten eskutitzarekin batera bidalitako orria udaletxean entregatzea. Formularioan, izen-abizenak, NA zenbakia eta Eskoriatzako Udalak bidaltzen dituen jakinarazpenak zein hizkuntzatan jaso nahi diren galderari erantzun beharko zaio.

Azken eguna, otsailaren 28a

Aurten, otsailaren 28a izango da erantzunak bidaltzeko azkeneko eguna. Jasotako erantzunak Udalaren datu-base guztietan txertatuko dira eta hortik aurrera hizkuntza hautu horren arabera bidaliko dizkie Udalak gutunak, jakinarazpenak...

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak