Eskoriatzako Udalak "irmoki gaitzetsi" du edukiontziak erre izana

Mireia Bikuña 2021ko abe. 29a, 10:33

Kotxeak erreta, Eskoriatzan

Bozeramaileen batzordearen agiri bateratu baten bidez, EAJko, EH Bilduko eta Elizateetako taldeak "kezka" adierazi dute egun hauetan izandako "ekintza bandalikoengatik". Horiek gaitzesteaz gain, "ekintza horien ondorioz kalteak jasan dituztenei elkartasuna adierazi" diete.

Agiri bidez egindako salaketan, halako ekintzek dituzten ondorioez berba egiten dute. Kostu ekonomikoaz harago, herritarrendako suposatzen duen arriskua azpimarratu dute. "Denbora asko daramagu edukiontziak eta hiri-altzariak erretzea pairatzen eta egun hauetan areagotu egin dira. Horrelako gertaerak, kostu ekonomikoez eta eragozpenez gain, arrisku larria izan daitezke ondoko etxebizitzentzat. Era berean, zentzutasunerako eta gizalegerako deia egiten dugu, kalte horiek eragin dituzten pertsonei mezu argia helaraziz", irakur daiteke oharrean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak