'Alcina' obra, Iñaki Encinaren gidaritzapean Parisko Operan

Jon Irizar Aranguren 2021eko abenduaren 28a

Iñaki Encina Oyon pianoan, artxiboko irudi batean.

Iñaki Encina Oyon orkestra zuzendari eskoriatzarrak 'Alcina' obra barrokoa zuzenduko du gaur Parisko Operan. Urrian egin zuen zuzendari gisa debuta Garnier jauregian, eta hirugarren aukera izango du gaurkoan Georg Friedrich Haendel konpositore alemaniarraren XIII. mendeko melodien konpasean; bigarren saioa, hain zuzen, pasa den domekan egin zuen, gaur zuzenduko duen obra berarekin.

Eskoriatzan jaio eta Gasteizen hazi zen Iñaki Encina Oyon okrestra zuzendaria bidea egiten ari da Frantziako hiriburuan. Hirugarrenez igoko da gaur zuzendari nagusi bezala Parisko Opera Nazionaleko oholtzara; urrian egin zuen debuta, eta pasa den domekan izan zuen lehen aldiz Georg Friedrich Haendel konpositorearen obra zuzentzeko aukera. 

Bada, emankizun berdina eskainiko dute gaur Garnier jauregian, eta Encina bera arituko da zuzendari lanetan. XIII. mendeko konpositore alemanaren obrak barrokoko melodietatik musika garaikiderainoko abanikoa hartzen du. Arratsaldeko 19:30etatik aurrera, ia lau orduko emankizuna izango da.

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak