COVID ziurtagiria eskatuko dute kiroldegira sartzeko eta ekintza kulturaletarako

Imanol Beloki Unamuno 2021ko abe. 17a, 10:26

Zaldibar antzokia.

Eskoriatzan, besteak beste, kiroldegira sartzeko beharrezkoa izango da COVID ziurtagiria erakustea, eta baita Zaldibar antzokian eta Ibarraundi museoan antolatzen diren jardueretara joateko ere.

Horrekin batera, Eskoriatzako Kirol Elkarteak adierazi duenez, ateak itxita jokatuko dituzte asteburuko partiduak, herrian dagoen intzidentzia-tasa altua delako.

Musika eskolako kontzertua bertan behera

Eguaztenean jakinarazi zuten Udaletik, asteburu honetan Zaldibar antzokian egitekoak ziren ikuskizunak –Leire Etxezarreta eta Pello Herizen kontzertua eta Olentzeroren gutunak antzerkia– bertan behera utzi zituztela, eta gaur, jakinarazi dute, zapatuko Musika Eskolako kontzertua ere suspenditu egin dela.

Udalak eskoriatzarrei neurri hauen egokitasuna ulertzea eta aintzat hartzea eskatzen die, guztion segurtasuna bermatzeko beharrezkoak direla iritzita. [COVID ziurtagiria eskuratzeko]

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak