Herritarren artean piztu diren zalantzak direla-eta Eusko Jaurlaritzak hainbat argibide eman ditu.
Zer ziurtagiri-mota daude?
Hiru ziurtagiri-mota daude, eta hiru pertsona-motari zuzenduta daude:
1. Txertaketa-ziurtagiria
Dosi 1 edo 2rekin txertatutako pertsonei Oharra: atzerrian dosi bakarrarekin edo bi dosirekin txertatuak beren osasun- zentroan erregistratu beharko dira aurretik, txertatuta daudela ziurtatzen duen agiriarekin.
2. Errekuperazio-ziurtagiria
Gaixotasuna pasatu dutenak 11-180 egunetako tartean PCR positiboa izan ondoren.
3. Proba negatiboaren ziurtagiria
Diagnostiko-proba negatiboa dutenak 48 ordu lehenago antigeno-proban eta 72 ordu lehenago PCR proban.
Nola lortu ziurtagiria?
Europar Batasuneko COVID Ziurtagiri Digitala bi modutara lor daiteke, modu digitalean edo presentzialean. Informazio zehatza esteka honetan: https://www.euskadi.eus/eb-ko-covid-egiaztagiri-digitala/web01-a3korona/eu/
Zer iraunaldi dute ziurtagiri horiek?
- Txertaketa-ziurtagiria: Urte bat, azken dosiaren datatik hasita
- Errekuperazio-ziurtagiria: 6 hilabete
- Diagnostiko-proba negatiboaren ziurtagiria:
- Antigeno-probarekin (TAR): 48 ordu
- PCR probarekin: 72 ordu
Nork eskatu beharko du ziurtagiria?
Neurriak betetzen direla bermatzeko, bai establezimenduaren titularrek bai agintaritzaren agenteek edozein unetan eskatu ahal izango diete establezimenduan dauden bezeroei lokalera sartzeko aurkeztutako dokumentazioa erakusteko, dokumentazio hori benetakoa dela egiaztatzeko.
Nola eta noiz erakutsi behar da ziurtagiria
Aurkezteko modua PDF formatuko dokumentu digital bat izan daiteke, terminal mugikor batean edo beste gailu batean kokatutako QR kode batekin, edo paperean, beharrezkoa izanez gero.
Beharrezkoa da NAN edo identifikazio-ziurtagiri ofiziala aurkeztea COVID ziurtagiriarekin batera?
Bai.
Behin eta berriz eskatuta ere, erabiltzaileak ez du ziurtagiria aurkezten. Establezimenduaren titularrak deitu egin behar dio Udaltzaingoari / Ertzaintzari?
Jabeek, lehenik eta behin, lokalera sartzea galarazi beharko diote ziurtagiria aurkezten ez duenari; erabiltzaileak ez badu lokalera sartzeko debekua errespetatzen, jabeak Udaltzaingoari / Ertzaintzari deitu ahal izango dio.
Udaltzaingoak / Ertzaintzak "bisitak" egingo ditu establezimendu horietara Agindua betetzen ari den jakiteko?
Udaltzaingoak edo Ertzaintzak ikuskapenak egin ahal izango ditu establezimendu horietan, Agindua betetzen dela egiaztatzeko.
Eusko Jaurlaritzak emango du Ziurtagiri Digitalaren QR kodea irakurtzeko aplikaziorik?
Ez. Erabilgarriak izan daitezkeen hainbat aplikazio daude martxan Europako hainbat herrialdetan. Aplikazio horiek uneoro errespetatu beharko dute datuak babesteari buruzko Estatuko eta Europako legeria.
Txertoa kontraindikatuta daukat; beraz, ezin dut lortu COVID txertaketa-ziurtagiria. Nola sar naiteke lokal horietara?
Bi aukera daude establezimendu horietan dokumentazioa aurkezteko:
- Covid-19 proba negatiboaren ziurtagiria: PCR bat edo antigeno-proba bat egin duzula eta emaitza negatiboa eman dutela egiaztatzen duen ziurtagiria da. Bertan, proba egin zenuen data eta ordua, zentroa eta emaitza agertuko dira.
- Errekuperazio-ziurtagiria: COVID-19a pasatu duzula egiaztatzen duen ziurtagiri bat da. Datu hauek agertuko dira bertan: COVID emaitza positibo bat izan zenuen data (kutsatuta zeundenean), birusa gainditu duzula egiaztatzen duen ziurtagiriaren emailea, eta datak.
QR kodea eramateko txartela
Badira mugikorrarekin ondo moldatzen ez direnak eta uneoro COVID ziurtagiriaren papera gainean eramatea gura ez dutenak. Behar horri erantzuteko QR kodea txartel formatura pasatzeko aukera baliatu dute, besteak beste, Oñatiko Irizar estankoko bezeroek. Ziurtagiria mugikorrean edo paperean eraman eta euro bat ordainduta txartel formatuan jaso daiteke QRa.