2021eko azaroaren 16ko aginduak, COVID-19ak eragindako osasun-krisiari aurre egiteko beharrezko prebentzio-neurriei buruzkoak, COVID-19 kutsatzeetan hamalau eguneko tasa metatua 100.000 biztanleko 150etik gorakoa den udalerrietako agintariei eskumena ematen die prebentzio neurriak betetzen direla bermatu ezin duten jarduera guztiak bertan behera uzteko, edo aldi baterako atzeratzeko.
Hain zuzen ere, Eskoriatzako intzidentzia-tasak gora egiten jarraitzen du, eta momentu honetan 100.000 biztanleko 3.000tik gorakoa da. Hori horrela, asteburu honetan egitekoak ziren ekitaldien xehetasunak aztertu ondoren, Zaldibar antzokian programatutako bi emanaldiak bertan behera uztea erabaki du Udalak. Hau da: gaur egitekoa zen Leire Etxezarretaren eta Beñat Herizen kontzertu akustikoa eta domekan egitekoa zen Olentzeroren gutunak antzerkia.