Ekimenaren helburua da Euskaraldian sustatzen diren portaerak sozializatzen jarraitzea eta praktika horiek herritarren egunerokoan integratzea. Parte-hartzaileek hiru arau izango dituzte oinarri: euskaldunak euskaldunari euskaraz; lehenengo hitza beti euskaraz, ezagunei nahiz ezezagunei; eta ulertzen duenari euskaraz egin, nahiz eta berak gazteleraz erantzun (elkarrizketa elebidunak).
Ikastetxeetan eta ludotekan
Ekimena 0 eta 12 urte arteko haurrekin harremana duten pertsona heldu erreferenteei zuzenduta dago –guraso, hezitzaile, senide...–, eta Eskoriatzan honako lau esparru hauetan gauzatuko da: Almenen, Jose Aranan, Luis Ezeizako haur hezkuntzako eta lehen hezkuntzako bi eraikinetan eta ludotekan.
Herriko ikastetxeak, gurasoak eta ludoteka ari dira ekimena sustatzen eta gauzatzen, eta bertan parte-hartzen duten 16 urtetik gorako guztiak animatu nahi dituzte hizkuntza ohitura egokiak praktikan jartzera.