Lesbosera bidaltzeko neguko oinetakoak batzen hasi dira Almenen

Imanol Beloki Unamuno 2021eko azaroaren 9a

Lesbosera bidaltzeko neguko oinetakoak batzen hasi dira Almenen.

Lesboseko errefuxiatu-guneetarako neguko oinetakoak batzeko ekimenarekin bat egin dute Eskoriatzako Almen-Arizmendi gunekoek, eta pilatxoa batu dute argazkian ikusten den moduan. Eskoriatzan azaroaren 13an, zapatuan, 10:00etatik 13:00etara Fernando Eskoriatza plazan jasoko dira oinetakoak, eta egitasmoko antolatzaileek bilketa solidariora batzeko dei egin dute.

Negua iristear dagoela, errefuxiatuek Lesboseko kanpalekuan bizi duten egoera larria da eta beste gauza batzuen artean neguko oinetakoak behar dituzte. Hori dela eta, Zaporeak elkarteak neguko oinetakoak, jasotzeko kanpaina antolatu du. Zapatak, zapatilak eta botak jasoko dira Euskal Herri osoan Lesboseko errefuxiatu-guneetara bidaltzeko.

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak