Gaba Beltzerako motorrak berotzeko, proposamen ugari

Imanol Beloki Unamuno 2021ko urr. 25a, 11:06

Josu Ozaita antropologoak hitzaldia egingo du urriaren 27an.

Gaba Beltza urriaren 31n ospatuko da, eta, egunerako egitarau zabala proposatu arren, hitzordu ugari izango dira aurrez ere; batez ere, Tortolis ludotekako erabiltzaileei zuzendutakoak izango dira. Horrekin batera, azpimarratzekoa da Josu Ozaita antropologoak hitzaldia eskainiko duela urriaren 27an, 19:00etan, Zaldibar antzokian.

Hilaren 25ean, ludoteka apainduko dute; urriaren 26an, kalabaza hustuketa tailerra egingo dute, eta 4 eta 7 urte bitarteko haurrek gurasoekin joan beharko dutela adierazi dute. Urriaren 27an, arropa tailerra egingo dute; eta urriaren 28an, sukaldaritza tailerrean, gaileta beldurgarriak egingo dituzte.

Hitzaldia urriaren 27an

Horrekin batera, hilaren 27an, Itzalitako Gaba Beltza berpizten hitzaldia egingo du Josu Ozaita antropologoak, 19:00etan, Zaldibar antzokian. Josu Ozaita eta Jaime Altuna antropologoek egindako ikerketa lanaren berri emango du Ozaitak berak, eta, hain zuzen ere, Halloweenek eta Arimen Gauak Euskal Herrian izan duen bilakaeraren berri emango du.

Urriaren 31ko egitaraua

17:00 – Eskulanak plazan (4-7 urte)
18:00Sorgin edabea (bakoitzak bere edalontzia ekar dezala)
18:30La familia Adams pelikula, Zaldibar antzokian
18:00 – Ginkana beldurgarria (+8 urte)
19:30 – Beldurrezko ipuin kontaketa, Depositoan. Eguraldi txarra egiten badu kultur etxean
18:30Sua mahai jolasa, Gaztelekuan
19:30 – Beldurrezko laburmetraiak, Gaztelekuan

Gaba Beltza, ekintzaz josia

Urriaren 31n, egitarau zabala izango da: eskulanak plazan (4-7 urte), sorgin-edabea hartzeko tartea izango da, La familia Adams pelikula proiektatuko da Zaldibar antzokian, ginkana beldurgarria egingo dute 8 urtetik gorakoentzat, beldurrezko ipuin kontaketa egingo dute deposituan… Horrekin batera, gaztelekuan Sua mahai-jolasa izango dute, eta beldurrezko film laburrak ikusiko dituzte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak