Eskoriatzako EH Bilduk herriko ondare naturala babesteko eki-men baten berri eman du, ingurugiroarekin kezkatuta zenbait arazo eta hobetu beharreko aspektuak identifikatuta. "Auzokide talde batek, gure ondare naturalaren egungo egoeraz kezkatuta dagoenak, egindako auzo-lanari esker, hiru ekimen proposatu nahi ditugu, lehenbailehen gure bizigune natura-la ahalik eta egoera onenean zaintzeko eta kontserbatzeko", adierazi du EH Bilduk.
Deba ibaia eta ibaiaren inguruko ertzak berehala garbitzea –sastrakak kentzea, zuhaitzak zaintzea, zaborra kentzea...–, panpa-belar landare inbaditzailea ezabatzeko konpromisoa adieraztea (Cortaderia selloana),eta horretarako plana uztartzea, eta Bidebarrietako bidea eta Santa Anako Alberja zaharra mantentzea, txukuntzea eta zaintzea dira egingo dituzten hiru eskaerak.
Erreka garbiketa
Deba ibaiaren egoera dela-eta kezkatuta agertu dira EH Bilduko ordezkariak, eta azpimarratu dute premiazko lan gisa jardun behar dela sastrakak eta zaborra garbitzen. "Gaur egun Deba ibaiak duen egoera kezkagarria da. Ez bakarrik errekan dagoen zaborragatik, baita ur bazterren eta zuhaitzen egoeragatik ere. Premiazkoa eta beharrezkoa da hilabete hauetan, negua iritsi baino lehen, erreka garbitzea, sastrakak kentzea eta zuhaitzak zaintzea. Prezipitazio handieneko hilabeteak datoz, eta errekak eta ertzek ahalik eta garbien egon beharko lukete. Horren-bestez, Udal Gobernuak premiazko eskaera bat egitea proposatzen dugu, arduradun eskudunek ibaia eta ibai ertzak garbitu ditzaten".
Landare inbaditzailea
Panpa-belarrak Cortaderia selloana) Eskoriatzako zenbait txokotan geroz eta presentzia handiagoa duela adierazita, etor-kizunera begira arazoa handitu egin daitekeela uste du EH Bil-duk, eta landarearen zabalkundea areagotu. Izan ere, landare inbaditzailetzat hartu da Euskal Herrian.
Panpa-belar inbaditzailea kentzeko plana ezarri nahi du EH Bilduk
Espezie hori Hego Amerikakoa da, Argentinako Panpakoa, hain zuzen ere, eta hortik datorkio izena. Landarea Espezie Exotiko eta Inbaditzaileen Katalogoan sartuta dago. Horrek esan nahi du ekosistemarentzat kaltegarria dela. Adibidez, belardien kalitatea gutxitzen du, eta hori arazo larria izan daiteke baserritarrentzat. Katalogoan sartuta dauden beste espezie guztiekin gertatzen den bezala, debekatuta dago landare hori saltzea edo landatzea. Horrenbestez, honako hau eskatzen dute oposizioko kideek: "Espezie horretako landareak kentzeko plana ezartzea eskatzen dugu, Udal gisa atxikitzea LIFE Stop Cortaderiara, Europar Batzordeak finantzatu-tako proiektura; proiektu horren helburuen artean dago, besteak beste, aktore publiko eta pribatuak dinamizatzea, bai eta gizartea dinamizatzea ere, Panpako luma edo Panpa-belarra landarearen aurkako borrokan lankidetzan aritzeko, nazioz gaindiko aliantza bat sortzeari esker. Non jardun behar den identifikatzea –horretarako, Eskoriatzako plano bat eta argazkiak erantsi dira, landareak non dauden identifikatuta, garai honetan oso ikusgarriak baitira–, lorezaintza-enpresari ekintza-plan bat eskatzea, partikularrei eta enpresei –Bidegi, Ederlan, Kutxabank– informazioa ematea, titulartasun pribatuko zein publikoko lurretan batera jarduteko. Hurrengo urteetan landarearen hedapenaren eta agerraldi berrien jarraipena egitea eta Mankomunitateari eta Diputazioari jakinaraztea, jarduketak koordinatuak izan daitezen".
Bidebarrietako bidearen egoera
Bidebarrietako bidea eta Santa Anako Alberja zaharra mantentzea, txukuntzea eta zaintzea ere eskatu dute. "Bidebarrietak gaur egun duen egoera ikusita, komeni da sastrakak garbitzea eta bidea txukuntzea, eta garbi-gune zaharrean, bestalde, bere egituraren egoera aztertzea komeniko litzateke".