Buzoien erretratuen erakusketako zozketan Mikel Zubizarreta garaile

Imanol Beloki Unamuno 2021eko maiatzaren 24a

Buzoien gaineko zozketa unean.

Atxorrotx Kultura Elkarteak antolatuta, mendiko buzoien argazki erakusketan, zenbait buzoi izendatu barik jarri zituzten, herritarrek asmatzeko –Aizkorri-Zaraia, Maroto eta Andarto txiki–. Parte hartu dutenen artean zozketa egin da, eta Mikel Zubizarretarentzat izan da saria. Hain zuzen ere, Izan Bidea egitasmoko bi bastoi, txapelka, banderola eta poltsa bat jaso ditu. Antolatzaileek eskerrak eman nahi izan dizkie parte-hartzaile guztiei.

 

 

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak