Guztira Ederlaneko lantegi ezberdinetan ari diren 2.500 beharginetatik 66 inguru daude konfinatuta, "koronabirusarekin lotuta, baina ez derrigor positibo emanda". PCR eta antigeno probak egin dizkiete, eta segurtasun neurriak mantendu.
Azaldu du "erabakiak" hartu dituztela eta bulegoetan lan egiten duten pertsonen erdiak telelanera bideratu, kontaktua are gehiago murrizteko: "Egin dugu egin beharrekoa, antolatzen ari gara eta beharra dagoenera arte jardungo dugu hala".
Axpek gogora ekarri du pandemia hasi zenetik 210 kutsatu hauteman dituztela talde osoan.