Galdos Aranburuzabala ahizpak, feminismoaren ikur bihurtuta

Imanol Beloki Unamuno 2021ko ots. 28a, 11:00

Nieves eta Mercedes Galdos Aranburuzabala ahizpa eskoriatzarrak motor baten gainean.

Eskoriatzan Feminismoa Bizirik taldekoek, Eskoriatzako feminismoaren ikur bihurtu guran, kamisetak eta poltsak egin dituzte Nieves eta Mercedes Galdos Aranburuzabala ahizpa eskoriatzarrak motor baten gainean ageri diren argazki zahar bat erabilita.

Feminismoa aldarrikatzeko, eta Eskoriatzako emakumeak ardatz izanda, aurrera begirako ekintzak gauzatu ahal izateko atera dituzte poltsak eta kamisetak; zenbait koloretan erosi daitezke, gainera, 15 eurotan.

Naiara Errasti diseinatzaile eskoriatzarra arduratu da diseinuaz, eta, emaitzarekin "pozik", joan den zapatuan, Euskal Herriko Emakumeen Mundu Martxako Debagoieneko ekintzaren baitan, postua jarri zuten horiek saltzeko.

Aurrera begirakoak egiteko

"Kamisetak eta poltsak egitearen ideia Eskoriatzan Feminismoa Bizirik taldeko Jasonerena izan zen. Buruan gauza asko ditugu, eta horiek gauzatzeko eta dirua batzeko abiatu dugu egitasmoa", adierazi du Kristina Cardenalek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak