Bost urtetik gorako haurrek familian egiteko tailerra izango da Ibarraundi museoan. Oihal eta ehungintza materialez osatutako eskulan bat egingo du bakoitzak, eta egindakoa norberak bere etxera eramateko aukera izango du.
Gidaria Lurdes Martinez joskintza irakaslea izango da, eta, parte hartu gura duenak bost euro ordaindu beharko ditu. Izena emateko azken eguna martxoaren 4a izango da, edo plazak amaitu arte.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.