Azken 14 egunetako Covid-19aren kasu positiboen intzidentzia-tasa 500dik gora kokatzen da Arrasaten (1092,57), Aretxabaletan (1014,37) eta Aramaion (597,61); eta beraz, momentuz, ezingo dute ostalaritza ireki.
Osasun sailak argitaratutako ebazpenaren arabera, Eskoriatzako datuek hobera egin dute, eta honenbestez, bihartik aurrera ostalaritzako establezimenduak eta jatetxeak zabaldu ahalko dituzte. Bestalde, Arrasatek, Aretxabaletak eta Aramaiok ostalaritza itxita izan behar duten herrien zerrendan jarraitzen dute.
Azken 14 egunetako Covid-19aren kasu positiboen intzidentzia-tasa 500dik gora kokatzen da Arrasaten (1092,57), Aretxabaletan (1014,37) eta Aramaion (597,61); eta beraz, momentuz, ezingo dute ostalaritza ireki.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.
Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.