Intxaurtxuetako bizilagunak Gabonetako apaingarrien lehiaketara batu dira

Imanol Beloki Unamuno 2020ko abe. 18a, 09:07

Eskoriatzako Udalak sustatutako Gabonetako apaingarri lehiaketa gaur hasten da. Lehiaketaren helburua gehien bat botatzeko diren hondakinak erabilita, horiei erabilpen berri bat emanda, Gabonetako apaingarriak egitea da, bai leihoetarako eta balkoietarako, bai eskapetarako edo espazio publikoetarako. Hala, Intxaurtxuetako bizilagun talde batek elkarlanean apaindu du auzunea, hala, lehiaketan parte hartuz.

"Intxaurtxuetako bizilagunak batu gara, eta oinarrizko ideia batekin hasi arren, sekulako artistak daude hemen, eta handitzen joan da hasiera bateko asmoa. Gabonetako tematika ezberdinak plasmatzen saiatu gara, eta, argiak ere jarri ditugu", adierazi du Intxaurtxueta auzoan apaintzen aritu den taldeko batek.

Atzo, iluntzean, Intxaurtxuetako bizilagun batzuk apaingarriak jarri ostean ateratako argazkian.

Kontzientzia hartzea nahi da egunero sortzen dugun hondakin kopuruaz eta horrek sortzen duen ingurumen arazoaz, eta horrekin batera, beharrezko ez diren kontsumoak saihesteak duen balioaz jabetzea eta ohiko apaingarriak erabili beharrean egon daitezkeen alternatibak bilatzea.

Parte hartzeko baldintza

Establezimedu, erakusleihoa, balkoia, eskapea, eskapeko atea, lorategia, espazio publikoa, auzoa edo antzekoa apainduz parte hartu nahi duten establezimendu, auzotar talde, kuadrilla, talde edo norbanako guztiek parte hartu ahal izango dute. Baldintza bakarra da apaindutako espazioa kaletik ikusi ahal izatea. Hona hemen parte hartzeko oinarriak.

Sariak

Sariak bonotan emango dira, Eskoriatza Bizirik kanpainari atxikitako establezimenduetan gastatzeko.

  • 100 euro establezimendu onenari.
  • 200 euro auzogune onenari.
  • 100 euro balkoi edo leiho onenari.
  • 100 euro eskape onenari.
  • 30 euroko 10 sari banatuko dira parte hartzaileen artean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak