"Gabonetarako produktu izarra foie gras osoa da, 200 gramoko micuit-a, eta santamasetarako, txistorra. 2015ean Donostian Euskadiko txistor onenaren saria irabazi genuen, eta aurten berriro aurkeztuko gara. Aitak duela 50 urte sorturiko errezeta bera erabiltzen dugu gaur egun", dio Zubiak. Bestalde, herritarrak "herriko dendetan eta bertako produktuak erostera animatzen" ditu: "Azkenean, aberastasuna herrian geratzen delako".