Beheko Errota musika eskolako bandak Gabonetako kontzertua eskainiko du abenduaren 19an. Emanaldia, 19:30ean hasiko da, Manuel Muñoz kiroldegian, eta, ateak 18:30ean irekiko dira. Aurreratu dutenez, Highlights from Harry Potter, Return of the Crusaders, Somewhere in my Memory, Shut up and dance…, bezalako piezak eskainiko dituzte. Bertara joan nahi duenak gonbidapenak beharko ditu, eta horiek musika eskolan jaso daitezke astelehen arratsaldetik aurrera.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.