Kirol elkartean sei arigune osatuta

Imanol Beloki Unamuno 2020ko irailaren 25a

Kirol elkarteko zenbait ordezkari Euskaraldiarekin bat egiten dutela adierazteko talde argazkian.

Euskaraldiaren bigarren ediziora begira 11 entitatek eman dute izena Eskoriatzan, eta Eskoriatza Kirol Elkarteak ere bat egingo duela adierazi du hizkuntza ohiturak aldatzeko ariketa sozialean. Hori horrela, elkarte barruan sei arigune sortu dituzte, euskaraz lasai eta eroso hitz egiteko espazioak izango direnak.

Kirol Elkarteko kideak ere entitate moduan Euskaraldira batuta, 15 dira guztira, Euskaraldian parte hartuko duten entitateak, Eskoriatzan. Hauekin batera, Arizmendi Jose Arana, Arizmendi Almen, Fagor Automation, Fagor Ederlan, Huhezi, Laboral Kutxa, Leintz Udal Euskatlegia, Luis Ezeiza herri eskola, Txistulari taldea, Setalde Group, Eskoriatzako Udala, Kiroldegia (E-Goitek), harategia eta Egokiena elkarte gastronomikoa.