2020/09/17 19:00 - 20:00

Hitzaldiak

Ostegun Bidaiariak: Errusiako bi hiri, San Petersburgo eta Mosku

Ostegun Bidaiariak: Errusiako bi hiri, San Petersburgo eta Mosku
Zaldibar antzokian, Eskoriatza

Hasieran broma bezala hasi zenak… azkenean Errusiara eraman gintuen! Nahiz eta munduko herrialderik handiena izan, 9 egun baino ez genituen pasatu bertan San Petersburgo eta Mosku ezagutzen. Oporrak San Petersburgon hasi genituen, europar ukitua duen hirian. Ia 90 urte atzera eraman gintuen bidaian murgildu ostean, Moskura heldu ginen, antzinako sobietar hiriburura. Bertan, errusiar kultura ezagutzeko aukera izan genuen, komunismo garaira eraman gintuzten txokoetan murgilduz. 2019an egindako bidaia.

Hizlariak: Xabier Arkauz eta Maite Santamaria

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak