Bonu berriak salgai, bonu gehiago erosteko aukerarekin

Imanol Beloki 2020ko ira. 2a, 13:49

Ibarraundi museo kanpoan bonuak saltzen.

Dagoeneko amaitu da Eskoriatza Bizirik bonuen lehenengo fasea; bonu berdeena, alegia. Bonu guztiak saldu ez diren arren, gehienak saldu dituzte. Dena den, oraindik zirkulazioan hainbat bonu gelditzen dira, eta, horregatik, horien iraungitze data urriaren 31ra arte luzatzea erabaki du Eskoriatzako Udalak.

Tabernetan eta osasun zentroetan baino gehiago, ile-apaindegietan eta estetika zentroetan izan dute arrakasta bonuek; eta, zer esanik ez, maskaren salmentan aritu den horretan.

Berrikuntzak bigarren fasean

Eskoriatzan erroldatuta dagoen adinez nagusi den edozeinek erosi ahal izango ditu bonuak. Ostalaritzako establezimendu, fisioterapia edo osteopatia zentro eta ile-apaindegi edo estetika zentroez gain, janari eta liburu dendetara ireki da bonuak trukatzeko aukera.

Nobedade bezala aipatzekoa da, familia unitateko kide guztiek eros ditzaketela bonuok.

Bonuen itxurari dagokionez, oraingoan, kolore gorrikoak izango dira. Dena den, bonu berdeak erabiltzen jarraitu ahal izango da. Bonu gorri zein berdeen iraungitze data urriaren 31 izango da. Eta, orain arte bezala, bonuak Ibarraundin salduko dira: Astelehen eta egubakoitzetan 11:00etatik 13:30etara, eta eguaztenetan 17:00etatik 19:30etara.

Bonuen kanpainari atxikitako establezimenduak

Estetika zentroak eta ile-apaindegiak
 Edurne
 Apaindu
 Kuttuna
 Ixkur
 Kiribil
 Villar ile-apaindegia
 Kimu
 King-Marga
 Pauxa estetika zentroa

Osasun zentroak
 Erai osteopatía
 Gahir fisioterapia

Ostalaritza
 Akeita
 Compostela
 Hotela
 Ilargi
 Maulanda

Dendak
 Dorleta Liburu-denda (Adeli)
 Carmen Mertzeria
 Oreka cycling kirol denda

Janari-dendak
 Altuna anaiak harategia
 Aloña fruta-denda
 Coviran
 Pagaldai harategia

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak