Urrezko piezak topatu bezain pronto, Martinezek Bolibarko parroko Kruz Abarrategiri eman zizkion, eta hurrengo egunean Donostiako San Telmo museora eraman zituzten. Han aztertu ostean eta zuten balioa ikusita, Museo Arkeologiko Nazionalera eraman zituzten. Eskoriatzako Ibarraundi museoan bi erreplika daude, eta bisita gidatuetan ikus daitezke.
Hainbat ikerketa
Beste hainbat ikerlari Axtrokiko ontziak aztertu dituzten arren, Jose Migel Barandiaranek 1972an egindakoak indarrean jarraitzen du. Bereziki azpimarratu zuen bi Axtrokiek dituzten erliebeen kalitatea. Ontzien dekorazio astrologikoak kosmologiarekin, eskatologiarekin eta funtzio sakratuekin lotzen ditu.
Horren harira, Martin Almagro arkeologo eta historialariak Axtrokiko ontziak Brontzeko Aroan Europan zehar topatutako beste hainbat altxorrekin alderatu ditu, eta parekotasun handiak topatu. Bereziki, Danimarkak eta Suedian aurkitutako altxorrekin.