Etxean hilik aurkitu dute eguenean COVID-19an positibo eman zuen eskoriatzarra

Larraitz Zeberio Lekuona 2020ko uztailaren 12a

Udaltzainak, Oñatiko suhiltzaileak, Ertzaintzako agenteak eta osasun langileak egon dira Intxaurtxueta auzoko 33. atariko etxebizitzan. Auzitegiko medikuak ziurtatu du heriotza naturalarengatik hil dela.

Eguenean COVID-19an positibo eman zuen eskoriatzarra hilik aurkitu dute, gaur goizean, bere etxebizitzan. Eskoriatzako udaltzainek aditzera eman dutenez positibo diren herritar guztien jarraipena egiten ari dira, eta gaurkoan harekin kontaktatzerik izan ez dutenez etxebizitzara bertaratu dira. Atea zabaltzen ez zuenez Oñatiko suhiltzaileak bertaratu dira, eta balkoitik sartu dira etxebizitzara. Behin barruan hilda aurkitu dute herritarra.

Udaltzainak, Oñatiko suhiltzaileak, Ertzaintzako agenteak eta osasun langileak egon dira Intxaurtxueta auzoko 33. atariko etxebizitzan. Auzitegiko medikuak ziurtatu du heriotza naturalarengatik hil dela.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak