Eskoriatzako udaleku irekiak 3 eta 12 urte bitarteko haurrentzat antolatzen den aisialdi zerbitzua da, uztailean zehar eskaintzen da eta urtero 200 haurretik gora dira parte hartzen dutenak.
Erabaki zaila
Erabaki zaila izan dela adierazi dute Gazteria sailetik, izan ere, "haurrek hainbeste denbora etxean pasa ondoren, lagunekin elkartzea, jolastea, esperimentatzea, kirola egitea, aukerarik ez dutenentzat euskaraz hitz egitea eta ondo pasatzea behar beharrezkoa dutela ohartzen gara, baina tamalez, gaur-gaurkoz zerbitzua kalitatez eta segurtasunez eskaintzeko bermerik ez dugu eta Eudelek, udako programak bertan behera uzteko egindako gomendioari jarraitzea erabaki dugu".