Eskoriatza Kirol Elkarteko kamisetarekin kalera irteteko dei egin dute zapaturako

Imanol Beloki Unamuno 2020ko mai. 26a, 15:40
Eskoriatza Kirol Elkartearen Egunean jolasak egiten plazan.

Maiatzaren 30ean, zapatu honetan zen ospatzekoa Eskoriatzako Kirol Elkarteko Eguna. Asmoa urteroko egitarauari jarraituz, ekintza ezberdinak egitea zen: jolasak Fernando Eskoriatza plazan, paella erraldoia… Hala ere, COVID-19ak eragindako egoeraren ondorioz eta Gobernuak ezarritako neurriak errespetatze aldera, ez dute ohi bezala ospatuko eguna elkarte kideek, baina, ez dute eguna ezerezean geratzerik gura.

Hori horrela, honako hau adierazi dute Eskoriatza Kirol Elkarteko kideek: "Zapatu honetan, Eskoriatza Kirol Elkarteko kamiseta jantzi eta gure koloreekin beteko ditugu herriko kaleak. Horrez gain, sare sozialak zuri-berde margotu nahi ditugu. Horrela, guretzako hain garrantzitsua den festa hau beste modu baten ospatzeko aukera izango dugu".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak