"Etxean egiteko errezetak, eskulanak, ipuinak, kantuak eta bestelako zenbait ariketa dibertigarri eskaini dizkiegu Tortolis ludotekako haurrei", adierazi du Nekane Atxagak, bertako arduradunak. Horrekin batera, zerbitzua ematen jarraitzea "ezinbestekoa" izan dela gaineratu gura izan du: "Bideo-dei bidez egon gara haurrekin egunero, eta gurasoekin, berriz, Whatsappez komunikatu gara. Taldekako saioak egin ditugu, eta baita bakarkakoak ere. Batez ere, euskara errefortzua behar duten horiekin egin ditugu bakarkako saio horiek. Beraiekin dugun harremana, eta euren artean dutena jarraitzen segitzea oso inportantea dela uste dugu, eta, egoera oso berezia den arren, egokitu garela uste dut".