Kortazar familiak egindako lana indarra hartzen ari da

Imanol Beloki Unamuno 2020ko mai. 21a, 14:29

Kortazar familiaren muntaia.

Atxorrotx Kultura Elkarteak antolatutako playback txapelketan aurkeztutako hamar lanen artean garaile izan zen Kortazar familiaren lana. Aizkolari kantua oinarri izanda egin dute bideoklipa, eta Kortatu talde mitikoko abeslari ezagunari, Fermin Muguruzari, ere iritsi zaio eskoriatzarrek egindako lana.

Aizkolari kantua oinarri izanda zenbait bideo grabatu zituzten, eta abestiari erantsi. Horrekin batera, Kortatu taldearen lehen diskoko azala moldatu, eta Kortazar idatzi zuten, bideoklipari hasiera emateko. Hala, Kortatu talde mitikoko abeslari ezagunari, Fermin Muguruzari, ere iritsi zaio eskoriatzarrek egindako lana, eta Facebook sare sozialean konpartitu du.

Arrakasta areagotzen

Cacereskoa den Psicopompo liburu-denda kafetegiak ere kontaktuan jarri dira Kortazar familiarekin, diskoaren azalarekin egindako muntaia gustatu egin zaielako. Hala, tamaina handian eskatu diete Kortatu diskoaren azalarekin egindako muntaia, "liburu-dendan Kortatu eta Kortazar zale amorratuak direla" adierazita.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak