Horrekin batera, maiatzaren 9an zen egitekoa Atxorrotx Kultur Elkarteko eguna ere bertan behera gelditu da, antolatzaileek jakitzera eman duten moduan. Maiatzak 9ko asterako, gainera, bi hitzaldi zituzten lotuta, ikasleendako kontzertu bat eguenerako Inkernu tabernan eta jai eguna zapaturako. Hala ere, horiek ere bertan behera utzi dituzte eta egoera aldatu ahala joango direla jakinerazten zer eta noiz egingo duten adierazi dute kultura elkarteko kideek.