Urtero ospatzen du eguna Eskoriatzako Atxorrotx kultur elkarteak, baina aurtengoa bertan behera uztea erabaki dute kideek egoerak baldintzatuta. Baina udazkenean zerbait egiteko asmoa dutela aurreratu dute. Irailean edo urrian egin gurako lukete, "zerbait potoloa, jendea gogoz egongo da-eta", baina ez dute gehiago zehaztu.
Maitzak 9ko asterako bi hitzaldi zituzten lotuta, ikasleendako kontzertu bat eguenerako Inkernun eta jai eguna zapaturako. Azaroan egitekoak ziren ardo dastatzea ere maiatzaren 9ko festan egitea zuten buruan.