'Covid' izenarekin bataiatu dute Sarra Txikiko txahala

Imanol Beloki Unamuno 2020ko apirilaren 8a

Covid txahala jaio den unea.

Koronabirusaren garai honetan, umorez hartu dute Sarra Txiki baserrikoek bizitza berriaren jaiotza. Izan ere, gaur, eguaztena, 16:00ak aldera jaio da Covid izenarekin bataiatu duten txahala Eskoriatzako Apotzaga auzoan. Sarra Txiki baserrikoek adierazi dutenez, "dena normal joan da", eta "arazo barik" jaio da txahala. Horrekin batera, Covid izena jartzea erabaki dute, egoerak hala eskatuta.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak