Iñaki Encina: "Medikamenduaz asko hitzegiten da egunotan"

Oihana Elorza Gorostiza 2020ko mar. 28a, 11:35

Iñaki Encina eskoriatzarra bere etxean, Parisen

Iñaki Encina eskoriatzarra eta bikotekidea musikariak dira eta dio konfinamendua ondo ari direla pasatzen Parisen, "ohituta" daudelako etxean lan egiten eta ikasten: "Gainera, Frantziako Gobernuak babestu egiten ditu artistak. Ez badugu lanik egiten, langabezia kobratzen dugu".

Egoera zein den ikusita, baina, Encinak uste du hango egoera ez dela hemengora heldu oraindik: "Kaleko egoera lasaiagoa da, baina hemen baimena dugu kirola egiteko, eta inoiz kirolik egin ez dutenak ere horretara ateratzen dira orain. Bestalde, herritar asko merkatuetara joaten dira erosketak egitera inolako neurririk hartu barik, ezer gertatzen ari ez balitz moduan". Beste konparaketa bat ere egin du Encinak: "Uste dut frantsesak ez direla hain solidarioak, indibidualistagoak direla".

Neurriez eta egoeraz baino gehiago, Raoult medikuak gomendatzen duen medikamentu bati buruz mintzo dira hango komunikabideak, eskoriatzarrak dioenez.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak