"Zaharren egoitzan momentu honetan 31 egoiliar gaude, eta ez dago kutsatutako egoiliarrik ezta langilerik momentuz. Bisita guztiak, berriz, bertan behera geratu ziren martxoaren 9an. Oso egoera gogorra da familiakoentzat eta baita egoiliarrentzat, baina denak ulertu dute egoera zein den eta egoiliarrak animoz oso ondo daude, familiarrak animatzen", adierazi du Mireia Larrañaga Jose Arana egoitzako zuzendariak.
Bertsoa: Bertsoari kantua eta gitarra jartzen diona: MAITANE ARTEAGA (Erizaina Oncologñia-Gazteiz-Osakidetza).
Birus bat etorri dela
diote gure etxean,
lasaitasunezko hitzak
kideek aho betean,
gaiztoa omen da eta
gaitza gure adinean,
saltoka ba omen dabil
denok gaixotu nahiean,
Ba, lasai egon zaitezte
eta geratu etxean,
etzaigu ta ezer falta
hemengo ingurunean
kantuan jardun ohi dugu
dantza giro ederrean
elkar besarka gaitezke
“kristo zahar hau” amaitzean.
Goizean altxatu eta
zaintzaileek besarkada
bideollamada garaia
“que novedad”, “que pasada”
ordenagailuarekin
hemendik at hegalkada
familiaren etxera
sekulako eskapada
Seme-alaba, biloba
beti on line badaezpada
zuek gertu sentitzean
goxo bihotzak taupada
aitonak eta amonak
hemen geldituko gara
kontu zaharrak esatean
elkar babesten bait gara
Seme-alaba, biloba
beti “on line” badaezpada
zuek gertu sentitzean
goxo bihotzak taupada
barrenean daroagu
zuon irri begirada
zuentzat maitasun hitzak
eta txalo zaparrada.
Bestalde, Larrañagak gaineratu du langileak oso profesional ari direla jokatzen, eta laguntza eskaini dien guztiei eskerrak eman gura izan die."Egoera berezi hau hasi zen momentutik, eragile, enpresa eta herritar asko (bereziki haurrak) beraien laguntza eskaini digute: Mikros enpresak: soporte informatikoa eta lau portatil utzi dizkigu egoiliarrak familiekin kontaktuan mantentzeko momentu oro; Arizmendi Lanbide Heziketak eta Aretxabaletako Lanbide Eskolak: materiala (maskarillak, batak, betaurrekoak, termometroak, etab. Horrekin batera, ikus-entzunezkoa egiteko: Pauso Berriak-ek egin du bideoaren errealizazioa, herriko ikastetxeetako haurrek (Jose Arana eta Luis Ezeiza) marrazkiak, eta bertsoa Maitane Arteagak".
Eguenan suhiltzaileak izan ziren egoitza desinfektatzen, eta eremu komunak, sukaldea eta kanpokaldea definfektatu zuten.
ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.
ASTEBURUETAKO BULETINA
Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.
Harpidetza aukera guztiak