Elkartasun sarea, zailtasun bereziak eragiten dizkieteten kolektibo zaurgarrienetako pertsonei (adinekoei edota mugikortasun arazoak dituztenei adibidez) eta, harreman sare zuzenik ez duten kasuetakoei (familia, lagunak, bizilagunak…) laguntza eskaintzeko izango da.
Egoera horretan dauden herritarrei irtenbide herrikoi eta komunitario bat eskaintzea da asmoa. Hala, boluntario sareak ondorengo laguntza eskainiko du:
- Oinarrizko erosketak egitea: elikagaiak, oinarrizko higiene eta garbiketa produktuak.
- Zaborra ateratzea.
- Medikuak agindutako sendagaiak erostea.
Laguntza jasotzeko jarraitu beharreko pausoak:
- Beharra duten eskoriatzarrek Eskoriatzako Udaleko Gizarte Zerbitzuetara deitu beharko dute eta beharrezkoak diren datuak eman.
- Telefonoa: 943 71 31 36
- Ordutegia: 9:00-13:00, astelehenetik ostiralera.
- Jai egunetan ez da zerbitzurik izango, zubia barne.
- Horrez gain, beste telefono hauetara ere deitu daiteke:
- Gurutze Gorria: 945 22 22 22 Caritas: 688 662 773
- Udaleko gizarte teknikariek kasua aztertu eta zerbitzuaren beharrik badagoen baloratuko dute. Baiezko kasuetan, onuradunaren datuak Debagoieneko Gurutze Gorrira bideratuko dituzte, eta baita behar duen laguntza mota ere.
- Debagoieneko Gurutze Gorria zerbitzuaren onuradunarekin harremanetan jarriko da, eta boluntarioa bere etxera noiz gerturatuko den adieraziko dio.
- Gurutze Gorriko boluntarioa onuradunaren etxera joango da eta erosketa eta medikamentu zerrenda jasoko du, baita horiek ordaintzeko dirua eta osasun txartela ere beharrezkoa balitz. Erosketak egin ondoren, onuradunaren etxera eramango ditu.