Liburutegiak eskaintzen dituen zerbitzu ez-presentzialak ezagutu eta erabili daitezke

Imanol Beloki Unamuno 2020ko mar. 17a, 17:18

Eskoriatzako liburutegian libura hartzen.

Koronabirusa dela-eta, Eskoriatzako Udalak ezohiko neurriak hartu ditu udal-zerbitzu guztietan, liburutegian barne. Momentu honetan, itxita dago, baina liburu elektronikoak deskargatzeko, filmak eta dokumentalak online ikusteko, nobedadeak edota gomendatutako liburuak ikusi eta, edozein zalantza izanez gero,  liburutegiarekin telefonoz edo WhatsApp bidez harremanetan jartzeko aukera dago.

Liburuak deskargatzea eta filmak eta dokumentalak ikustea eLiburutegian egin daiteke, Eusko Jaurlaritzak sortutako plataforma liburu elektronikoak, filmak eta ikus-entzunezkoak mailegatzeko.

eLiburutegiak gaztelaniazko, euskarazko eta beste hizkuntza batzuetako liburu elektronikoen bilduma zabala sortu du, eta egunean-egunean hazi eta gaurkotuz doa.  Bi modutan erabil daiteke, batetik, streaming bidez; eta, bestetik, edozein motatako nabigatzaile edo sistema eragileren bitartez irakurketa digitaleko gailura deskargatuta. Horretaz gain, zinema eta ikus-entzunezkoak online ikusteko aukera eskaintzen du.

eLiburutegia zerbitzua erabiltzeko beharrezkoa da Euskadiko Irakurketa Sare Publikoko liburutegi publikoren batean alta emanda egotea. Erabiltzaile-izena eta pasahitza behar dira. Ez baldin baduzu, eskatu bibliotekan, ohiko ordutegian,  telefonoz edo WhatsAppez eta emango dizute.

Intereseko telefono zenbakiak

  • Telefonoa: 943 713 135
  • WhatsAppa: 674 111 955
  • Ordutegia: 10:30-13:00 eta 16:30-20:00
  • Bibliotekako bloga

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak