Eskoriatzako Udalaren azken jakinarazpenak

Imanol Beloki Unamuno 2020ko mar. 16a, 16:08

Eskoriatzako Kultura etxeko atea itxita.

Koronabirusa ez hedatzeko asmoz, Eskoriatzako Udalak bandoa argitaratu du Udal webgunean. Hiru jakinarazpen nagusi egin gura izan ditu Joserra Zubizarreta alkateak: Ezin dela kalera atera, salbuespeneko kasuetan izan ezik, eraikin publiko guztiak jendearentzat itxita egongo direla, eta Udal zerbitzu guztietan eten egin dela herritarrentzako aurrez-aurreko arreta.

Joserra Zubizarreta Alegria Eskoriatzako alkateak honako hau jakinarazi du: 

JOSE RAMON ZUBIZARRETA ALEGRIA JAUNA, ESKORIATZAKO UDALEKO ALKATE-UDALBURUA NAIZEN HONEK, HONAKO HAU JAKINARAZTEN DUT:

COVID-19 Koronabirusa ez hedatzeko helburuarekin BOEn martxoaren 14an argitaratutako 463/2020 Erret Dekretuaren bitartez Estatu Alarma deklaratu zela eta, hurrengo 15 egunetan

  1. EZIN DA KALERA IRTEN, SALBUESPENEZKO KASUETAN IZAN EZIK  

Espetxea eta 600.000 € arteko isunak aurreikusten dira berrogeialdia hausteagatik

  1. ERAIKIN PUBLIKO GUZTIAK JENDEARENTZAL ITXITA EGONGO DIRA.
  2. UDAL ZERBITZU GUZTIETAN ETEN EGIN DA HERRITARRENTZAKO AURREZ AURREKO ARRETA.

Udalarekiko komunikatzeko bideak honako hauek izango dira:

O Telefonoa: 943-714407

O Posta elektronikoa: Udala@eskoriatza.eus

O Whats App-a: 650 435 165

O Modu Telematikoa: txartel digitala edo Identifikazioa B@KQ. (Kontsultatu www.eskoriatza.eus)

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak