Auzoko egitasmoko dinamika berbagai

Imanol Beloki Unamuno 2020ko ots. 7a, 11:03

Ikasleei azalpenak ematen.

Auzoko Eskoriatza egitasmoko zenbait kide Huhezi, Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko hirugarren mailako ikasleekin izan ziren martitzenean, proiektuaren nondik norakoak azaltzen eta esperientziak partekatzen.

Martitzenean, Auzoko Eskoriatzako Iratxe Arrese dinamizatzailea eta taldeko bi auzotar eta beste hiru auzokide izan ziren Huhezin, Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean, beraien esperientzia partekatzen eta proiektuaren nondik norakoak azaltzen.

Eskoriatzako dinamizatzaileak adierazi zuenez, interesa piztu zien ikasleei Auzoko proiektuak: "Atzerriko hizkuntzak lantzen ari diren ikasleen tutoreengandik jaso genuen gonbidapena, eta, hala, hirugarren mailako ikasleekin izan ginen martitzenean, egiten duguna zer den azaltzen. Taldean urteak daramatzaten bi auzotar –Dorleta Lezeta eta Marije Uribe– eta Brasil, Siria eta Marokotik etorritako hiru auzokide joan ginen bertara, eta ikasleei, beraien herrietan dituzten Auzoko egitasmoetan parte hartzeko animatu eta dituen onurak transmititu dizkiegu. Izan ere, atzerritik datozenek ikasten duten arren, Auzokon parte hartzen duten auzotarrek ere askotariko hizkuntza eta ohiturak ikasteko aukera izaten dute."

Jolasak eginda, ikasi

Hori horrela, ikasleekin egindako saioan, jolasak egiteko aprobetxatu zuten: "Irudi bidezko jolasak egin genituen. Gurekin etorri diren auzokideek euskarazko zenbait hitz eta nola ahoskatzen diren ikasi dute, eta guk, beraienak".

San Blas opilak: ikastaroa

Munduko Janak lelopean bi ikastaro antolatu ditu orain arte Auzoko Eskoriatzak. Bietan, atzerriko jakiak egiten ikasi dute bertaratu direnek, eta oraingoan, berriz, Euskal Herriko jaki bat egiten ikasteko aukera izango da; hain zuzen ere, San Blas opilak.

Otsailaren 13an, eguena, 18:00etan, kultura etxean izango da ikastaroa, eta Eskoriatzako Talogile Elkarteko Miren Diaz de Gereñuk gidatuko du. Plazak mugatuak izanda, aurrez eman behar da izena, 661 74 63 76 telefono zenbakira deituta.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak