Compostela tabernak jaso ditu laugarren pintxo lehiaketa bi sariak

Mirari Altube Arrese 2019ko abenduaren 1a

Epaimahaiaren saria eta herritarren saria, biak jaso ditu Compostelak. Herritarrek adierazi dute pintxo ederrak gertatu dituztela parte-hartzaile guztiek baina bereziki Compostelakoak egindako Udazkeneko zaporeak nabarmendu dute.

Udalak antolatutako IV. Pintxo Lehiaketan parte hartu dute Naira, Toki-Alai, Urrestilla, Akeita eta Compostela tabernek. Compostela tabernak gertatutako Udazkeneko zaporeak izeneko pintxoaren osagaiak honako hauek izan dira: txerri-azpizuna, ahate-foie freskoa, onddoak, boilur zuria, Coca Cola, ardoa, gatz ezkatak, albaka, ezkaia eta basafruituak. Osagai horietako gutxienez hiru herrian bertan erositakoak izan behar zuten.

Compostelak jaso ditu, batetik, epaimahaiaren saria, 200 euro eta garaikurra, eta bestetik, herritarren saria, 100 euro. 

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak