2019/11/27 18:30 - 20:30

Ikastaroak

Autodefentsarako aholku-tailerra emakumeentzat

Autodefentsarako aholku-tailerra emakumeentzat
Joseba Iñurrategi pilotalekuan, Eskoriatza

Eguna dela eta, azaroaren 27an ATAMA Arte Martzial eta Borroka Kiroletako Eskolako 3 irakaslek autobabes-aholkuei buruzko bi orduko tailer bat emango dute emakumeentzat.

Tailerraren edukia honako hau izango da:

  • Lehenik eta behin, genero-indarkeriak, horrelakoak erregistratzen hasi zirenetik, izan duen bilakaera aipatuko da.
  • Jarraian, prebentzio-aholku batzuk emango dira: ez da beldurrez bizi behar, baina bai jakin nola saihestu arrisku-egoerak etxean, kalean, joan-etorrietan, aisialdi-guneetan…
  • Eta, amaitzeko, erasoei aurre nola egin landuko da, defentsa pertsonalaren oinarri gisa: bultzadak, norbaitek heldutakoan zer egin eta kolpeak.

Tailer honetan izena emateko, deitu 943 71 31 36 telefonora edo bidali mezu bat josuvelasco@eskoriatza.eus helbidera. Epea azaroaren 25ean amaituko da. Arropa erosoa eramatea gomendatzen da.

  • Eguna: azaroak 27
  • Lekua: frontoia, ATAMAren lokala
  • Ordua: 18:30
  • Instruktoreak: Leire Rato, Argitxu Zubillaga eta Ariane Piñero

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak