2019/09/26 21:00 - 22:00

Hitzaldiak

Ostegun Bidaiariak: 'Uda Andeetan: Mendozatik Patagoniara'

Ostegun Bidaiariak: 'Uda Andeetan: Mendozatik Patagoniara'
Zaldibar antzokian, Eskoriatza

Txilen, unibertsitateko mugikortasun programa bukatu eta oporrak hartu genituenean, etxera etortzea besterik ez genuen buruan… Bueno! baina baziren aurretik ikusi nahi genituen hainbat toki, eskalatu nahi genituen hainbat pareta, deskubritu nahi genituen hainbat txoko. Amets horiek betetzen ibili ginen hilabete eta erdiz Andeetan, iazko Gabonetan, abentura Mendozan hasi eta Patagonian bukatuz, bidean hainbat esperientzia bizi eta lagun berriak eginez.

Hizlariak: Beñat Arrieta eta Unai Jimenez.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak