Irteera ugariren ostean, agur Udaero programari

Imanol Beloki Unamuno 2019ko uzt. 19a, 10:02

Aretxabaletako eta Eskoriatzako gaztelekuetako nerabeak irteera eta ekintza ugari egiten izan dira, Udaero programaren baitan. Udako aisialdi eskaintza gaur amaituko dute, martitzenean hasitako Gaztekonkis abenturaren azken egunarekin.

Eskoriatzako eta Aretxabaletako gaztelekuek elkarlanean antolatuta, eta Arrasateko gazte txokoko kideekin batera, Udaero aisialdi programaren baitan aritu dira nerabeak uztailean. Ekintza ugari egin dituzte, hainbat irteera, eta kirola izan dute ardatz. Besteak beste, surf ikastaroa Zarautzen, parrilada, inguru abentura Garaionen, hockey partida erraldoia, Urkulun ginkana… Denetarik izan dute uztailaren 4tik 12ra bitartean. Horrekin batera, Gaztekonkis abentura martitzenean hasi zuten, eta gaur emango diote bukaera.

kaera. Leire San Vicente eta Jone Ojea koordinatzaileen eta Iratxe Arrese, Jon Errasti, Amaia Isasmendi, Ainhoa Azarola eta Ainhoa Gallastegi hezitzaileen gidaritzapean, 30 nerabe inguru izan dira, Udaero programaren baitan, ekintzetan ondo pasatzen. Hasieratik gaztetxoen partehartzea aktiboa izan dela eta gustura aritu direla adierazi du Leire San Vicente koordinatzaileak: "Nerabeekin batera, asanbladak egin genituen hezitzaileok, denon artean Udaero programa osatzeko. Bi bloketan banatu genuen: gazte udalekuak, batetik, eta Gaztekonkis abentura, bestetik. Gazte udalekuetan 30 lagun inguru izan ditugu eta Gaztekonkis-en, berriz, 50 nerabe. Gaur amaituko dugu Gaztekonkis, eta aurtengoa zazpigarren edizioa izan da".

'Gaztekonkis' abentura

Gaztekonkis abentura lehiaketa Lexargaraten egin dute, beste urte batez. Murrukixoko eta Besaideko txaboletan izan dute kanpaleku nagusia, eta bertatik zenbait lekutara mugitu dira probak egitera. Martitzena ezkero daude han, eta ederto pasatu dutela adierazi du Leire San Vicentek: "Taldeetan banatu ditugu, eta, talde bakoitzean kapitain bat izanda, erronka ugari pasa behar izan dituzte nerabeek pribilegioak lortzeko". El conquistador del fin del mundo ETB2ko saioan oinarrituta egon arren, helburua ez dela lehiatzea izan nabarmendu du San Vicentek: "Naturarekin konektatzea, euskaraz harremantzea eta deskonexioa izan ditugu ardatz, eta, helburuak beteta, balorazio positiboa egiten dugu".

Feedback positiboa

"Beraien partetik jaso dugun feedbacka oso ona izan da hasiera-hasieratik. Programa prestatzeko garaian eta egin ditugun ekintza guztietan. Eguraldia ere lagun izan dugu, eta, orokorrean, Udaero programaren balorazio positiboa egiten dugu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak