Gimnastika erritmikoko taldeak urte bukaerako erakustaldia eskainiko du. Bertan egongo dira Eskoriatzako gimnasia erritmiko taldeko kideak eta kide izan direnak.
Aipatzekoa da Nahia Arguiz, Maialen Apraiz eta Haizeder Arguiz eskoriatzarren parte-hartzea, hirurak maila handian ari baitira bertako eta Espainia mailako konpetiziotan. Nahia Euskadiko txapelduna izan da mazatan eta urrezko domina lortu zuen, martxoan, mazotan eta zintarekin. Maialenek eta Haizederrek Eibarko Ipurua klubeko beste 4 kiderekin batera parte-hartuko dute.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.