Zer da dolua? Galera baten ondoren pertsona orok bizi dugun egokitzapen prozesuari deritzogu dolua. Latineko Dolus Dolerse hitzetik dator eta bizitzan izaten ditugun galeren ondorioz bizi beharreko prozesua da.
Pertsona guztiok bizitzen dugu? Bai, denok bizi dugu baina oso modu pertsonalizatuan, bakoitzak berean, alegia. Dolua, unibertsala eta norbanakoa da aldi berean.
Nolakoa da dolu prozesua? Noiz behar dugu laguntza dolua egiteko? Nola bizi gara dolua lantzen ari garenean? Galdera horiei eta zuk dauzkazun galderei erantzun bila bazabiltza, hitzaldi hau izan daiteke zure lekua.
Hizlaria: Eider Otxoa
Hizkuntza: Euskara
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.