2019/05/12 17:00 - 19:00

Ikastaroak

Drone ikastaroa

Drone ikastaroa
Kultura etxean, Eskoriatza

Maiatzaren 12an, domeka, 8 eta 12 urte bitarteko haurrei zuzendutako (LH3 eta LH6) Drone tailerra antolatu du Eskoriatzako Udalak. 17:00etan hasi eta 19:00etan amaituko da. 

Tailerrak bi zati izango ditu. Lehenengoan drone motak, erabilera arautegia, piezak, kontrolagailua, kamerak eta abar ikusiko dira. Bigarren zatian, aldiz, drone bat pilotatzen irakatsiko diete bertara doazenei, eta hegaldi txapelketa egingo dute parte hartzaileek.

Prezioa, bost eurotakoa da, eta guztira, 30 plaza eskainiko dira ikastarorako. Izen-ematea. kultur etxera deitu beharko da 943 71 46 88 telefonora.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak