'Pumori, mendiaren alaba' filma, gaur

Imanol Beloki Unamuno 2019ko mar. 22a, 10:57

Gaur, Zaldibar antzokian, Pumori, mendiaren alaba filma ikusteko aukera izango da Zaldibar antzokian. Sarrerak bost euroko prezioa du, eta, pelikula horretan, 2001eko urrian Pumori mendira (Himalaia) egindako espedizioan zendu ziren nafar eta gipuzkoar gazteen istorioa kontatzen da.

Alex Txikon alpinistaren eskutik sortu, Baleukok ekoiztu eta ETB taldearen laguntzari esker finantzatu den filma euskaraz ekoiztutakoa da, eta gaztelerazko azpitituluekin proiektatuko da. 64 minutuko iraupena du eta Pumori mendiaren magalean elur jausi batek harrapatu zituen bost mendizale euskaldun gogorarazten ditu Suku Maya gazte nepaldarraren istorioaren bitartez.

Istorio tragikoa

2001ean, Pumori mendiaren gailurrera abiatu ziren bost mendizale gazte: Beñat Arrue aizarnarra, Iñaki Aiertza aizarnazabaldarra, Aritz Artieda etxarriarra, Javier Arkauz lakunt z a r r a e t a C e s a r N i e t o iruindarra. Bidean zirela, izotz jausi batek azpian harrapatu zituen bostak 6.300 bat metrora zirela, eta bertan hil ziren; 22 eta 27 urte bitartean zituzten mendizaleek.

Istripua gertatu eta urtebetera, Nepalera joan ziren Beñat Arrue zenaren gurasoak, Arantxa Gurrutxaga eta Pello Arrue. Bi helbururekin bidaiatu zuten hara: hil ziren bost mendizaleei omenaldia egitea eta Beñat Arruek bizirik zegoela Nepalen atera zuen argazkian berarekin ageri den haurra aurkitzera. Haur hori da, hain zuzen ere, Suku Maya, dokumentaleko protagonistetako bat.

Ikus-entzunezkoaren helburua

Pumori, mendiaren alaba pelikula egin izanak helburu bikoitza du: batetik, bertan hil ziren bost euskal mendizaleen historia ezagutzea; eta, bestetik, sarreren salmenten etekinekin dirua lortzea. Hala, SOS Himalayaren bitartez Suku Mayari laguntzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak