Aste honetan hasi dituzte Ederlan eta Torrebaso arteko lanak. Gipuzkoako Foru Aldundiaren proiektu honen helburua, inguru horretako mugikortasuna eta segurtasuna hobetzea da. Hori horrela, bi autobus geltoki eta semaforo bidezko zebra bidea egingo dituzte. 153.000 eurotan adjudikatu dituzte lanok, eta zortzi aste irautea espero dute. Lan horiekin batera, komun publikoak ere jarriko dituzte Aretxabaletako eta Eskoriatzako udalek ordainduta.
Eskoriatza EH Bildu kezkatuta agertu da lan hauen inguruan. "Kontua da kanalizazioak egiteko makineria astuna erabili dutela eta zuhaitzen sustraiak dezente kaltetu dituztela, zuhaitz horien etorkizuna kolokan jarriz. Lotsagarria da ehundaka urte hartzekoak diren zuhaitzak horrela tratatzea. Eta are lotsagarriagoa zuhaitz horiek guztionak direla jakinda".