Torrebason, ehundaka urte hartzekoak diren zuhaitzak horrela tratatzea, Zelako eredua!

Erabiltzailearen aurpegia Eskoriatzako EH Bildu 2019ko urt. 31a, 23:54

EAJko Udal arduradunen utzikeriagatik, Torrebason, Setalde onduan dauden arbolen ondotik kanalizazinuak egiten hasi dira. Zuhaitz horien etorkizuna kolokan jarriz.

Torrebasoko Industrialdean Eskoitzarrok Parke historiko dotorea daukagu. Ziurrenik Eskoriatzako parke ederrena.

Orain 20 urte inguru, industrialdea eraikitakoan, Udalak ondo babestu zituen bertako zuhaitzak. Edorta Zubizarreta eta bere lantaldeari esker zutik daude Setalde onduan dauden arbolak (bereziki interesgarriak dira hango sekuoia gorria eta izeia).  Aldundiko arduradun batzuk ere etorri ziren babes lanetan laguntzera zuhaitz horien garrantziaz konturatuta.

Gaur, ordea, eta egungo Udal arduradunen utzikeriagatik, parkeko zuhaitz horien ondotik kanalizaziñuak egiten hasi dira. Itxura denez, kanalizaziñuak, Ederlan parean semaforoak jartzeko dira, argindarra hartzeko.

Aldundia da obraren arduraduna, baina, parkea publikoa izanik Udalarena da ondare hori babesteko ardura.

Kontua da kanalizaziñuak egiteko makineria astuna erabili dutela eta zuhaitzen sustraiak dexente kaltetu dituztela, zuhaitz horien  etorkizuna kolokan jarriz.

Lotsagarria da ehundaka urte hartzekoak diren zuhaitzak  horrela tratatzea . Eta are lotsagarriagoa zuhaitz horiek guztionak direla jakinda.

Baina agian txarrena da obra hori  Aldundiak egiten duela Eskoriatzako Udalaren onespenarekin. 

Zelako eredua!

Salatu udal eta aldundiko arduradunen utzikeria!

Zaindu guztiona den ondarea!!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak