2018/11/10 12:00 - 13:00

Irteera

Ezkutuko Altxorrak: 'Indianoek eraikitako herria'

Ezkutuko Altxorrak: 'Indianoek eraikitako herria'
Ibarraundi museoan, Eskoriatza

Azaroaren 10ean, Indianoek eraikitako herria izeneko bisita gidatua egingo da, 12:00etan, Ibarraundi museotik abiatuta. Eskoriatzako hainbat eraikin Ameriketatik heldutako diruari esker eraiki ziren, hala nola Errosario Santuko Ospitalea izandakoa, Ganuza jauregia edota San Pedro Eliza bera. Gainera, hauetako batzuetan ezusteko altxorrak ezagutzeko aukera izango da, ordu eta erdiko ibilbidean. Bi taldetan banatuta, batekin euskaraz, eta besteaz, gazteleraz egingo dute bisita. Hiru eraikin ezagutzeaz batera, Zalbidegoitia jauregia, gaur egun, kultura etxea dena ere ezagutzeko aukera izango dute bertaratzen direnek.

Izena ematea komeni dela ere gaineratu dute antolatzaileek, jende kopurua aurreikusteko. Hori horrela, turismo@debagoiena.eus helbidera idatzi edo 943 7964 63 telefonora deitu beharko da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak