Telefono mugikorren erabilera ikastaroa, erretiratuendako

Imanol Beloki Unamuno 2018ko ekainaren 18a

Mugikorrak erabiltzen ikasteko ikastaroa.

Olazar erretiratu elkartekoek antolatuta, gaur hasiko da erretiratuei zuzendutako telefono mugikorren erabileraren gaineko ikastaroa.

Udal Bibliotekan izango da, 11:30etik 12:30era, eta Arizmendi Ikastolako Almen guneko DBHko 4. mailako ikasleak izango dira erretiratuek telefono adimendunekin izan ditzaketen kezkak argitzen. Pedro Hernandok, Olazar Erretiratuen Elkarteko presidenteak, hauxe adierazi du: "Bibliotekako Iñaki Agirianok proposatu zigun ikasleekin egitea ikastaroa, eta eurekin baino hobeto norekin bestela…".

Hiru saio izango dira: astelehenean, martitzenean eta eguaztenean, 11:30etik 12:30era, eta ele bitan izango da, euskaraz eta gazteleraz.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak