Mondragon Unibertsitatek azaldu dutenez, jardunaldiaren helburuak honakoak dira: jakintzaren tradizioko ekarpen batzuk biltzea, barnekotasunak gizakiaren garapenean duen garrantziaz gogoeta egitea, isiltasuna lantzearen xede soziopolitikoa aztertzea eta arretazko begirada lantzearen balioa ezagutzea. Fakultateko Hezkuntzako graduan isiltasunaren gaia lantzen dute: Norberaren zaintzarako hezkuntza ikasgaiaren barruan.
Hiru adituk hartuko dute parte: Halil Bárcena, islamismoan eta sufismoan aditua, Bartzelonako Institut d’Estudis Sufí erakundeko zuzendaria, arabiar filologian doktorea eta Kataluniako eta Turkiako zenbait unibertsitatetako kolaboratzailea; Teresa Guardans, filologoa eta Humanitateetan doktorea, irakaslea eta ikertzailea CETR zentroan; eta María Toscano, Filosofian doktorea, Isabel la Católica institutuko katedradun ohia, eta irakasle Comillaseko Unibertsitatean.
Jardunaldia irekia izango da, baina parte hartu nahi dutenek izena eman beharko dute maiatzaren 21a baino lehen.
Egitaraua
- 09:00 Ongietorria.
- 09:10 Jardunaldiaren aurkezpena.
- 09:30 Teresa Guardans: El cultivo de la mirada atenta: silencio y desarrollo humano (Arretazko begirada lantzea: isiltasuna eta giza garapena).
- 10:45 Atsedenaldia.
- 11:15 Halil Barcena: Silencio, hálito y palabra. Tres modos de cultivo interior (Isiltasuna, arnasa eta hitza. Barne-lanketarako hiru modu).
- 13:00 Bazkaria.
- 14:00 María Toscano: Hacia una Espiritualidad Existencial (Espiritualtasun existentzial baterantz).
- 15:30 Mahai-ingurua: María Toscano, Halil Barcena, Joxe Arregi.
- 16:45 Ekitaldi artistikoa.